Orriak

2014/03/13

Twitterren erabilera gelako jardueretan: zenbait adibide

  • Adibide honetan Batxilergoko ikasleek 'tuitak' argitaratu behar dituzte ikastetxean ikusitako film batek iradokitzen dien sentsazioak azaltzeko. Irakasleak The Angels' Share filmean oinarritutako esaldiak eta haiek ilustratzeko argazki bat Twitterren argitaratzeko eskatu zien.

  • Twitter, una experiencia de escritura periodística izenburuko blog sarrera batean, Lourdes Domenech irakasleak honako esperientzia hau azaltzen digu: ikastetxeko aldizkarian argitaratuko zituzten albisteak Twitterren azaldu behar zituzten; tuiten egitura landu zuten (zeri erantzuten dio testuak? non? nor?...); bukatzeko, tuit bat baino gehiago erabilita testu luzetxoagoak ekoiztu ('tuits encadenados').

  • Toni Solanoren blogeko beste sarrera honetan Luces de Bohemia liburuaren irakurketa komentatzeko Twitter eta Tuenti sareak nola erabili ziren azaltzen da. Irakasleak irakurketa gidatzeko idatzi zituen ekarpenak sarreran txertatutako dokumentu batean irakur daitezke.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina