Orriak

JOKUAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
JOKUAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014/03/19

"Gamification": jostagarritasuna (edo jolastuz ikasi)

Ezagutzen al duzue ingelesezko gamification kontzeptua (game --jolasa-- hitzetik dator; gaztelaniaz ludificación eta euskeraz jostagarritasuna edo jolasgarritasuna)? Azken finean proposatzen diguna da jolastuz ikastea.
El libro del tiempo izeneko proiektuan, DBHko 1.mailako ikasleek, taldeka jolastuz, Lengua Castellana ikasten doaz. Sartu web-orrian eta ikusi zertan datzan.


2014/01/10

Wiki baten bidez egindako eTwinning proiektua

"Holidays here, holidays there. We love holidays" eTwinning proiektuan bi ikastetxetako ikasleek, taldetan banatuta, haien herrialdetan ospatzen diren jai batzuei buruz idazten dute.

Lana aurrera eramateko, wiki bat erabili dute. Lan talde bakoitzari (bi ikastetxeetako ikasleek osatuta) wikiaren orrialde bat dagokio.


Eta ospakizunekin jarraituz, hona hemen baliabide batzuk San Valentin egunarekin lotuta:

2013/12/13

Educaplay: online ariketak sortzeko tresna

Sarrera honetan abenduaren 16ko saioan landuko den Educaplay programan aritzeko zenbait azalpen, adibide eta tutorial bat aurki ditzakezue. Beste sarrera honetan, berriz, landuko dugun beste tresna batzuen aurkezpena ikus dezakezue: ExamTime

Educaplay web gunean irakasleek online ariketak sor ditzakete. Ekoiztutako jarduerak Interneten biltzen dira eta edozeinek erabil ditzake.

Jarduera motak




Adibideak
Bideo-tutorial bat:

2013/11/16

Ingelesaren gramatika eta ingelesezko irakurketa lantzeko baliabideak

Grammarman Comic web gunean ingelesa praktikatzeko zenbait baliabide aurki daitezke. Hona hemen adibide batzuk:

- Guess Who? 'Nor da nor' motako jarduera. Hamar deskribapen labur azaltzen dira eta bakoitzari dagokion argazkia identifikatu behar da.

- Ten Things. Hainbat gairi buruzko datuak eta ezaguera bitxiak.

- Comics. Ingelesaren gramatika lantzeko zenbait komiki labur. Irakurtzeaz gain, entzun daitezke. Bukaeran istorioarekin lotutako erronka bat (gramatikarekin lotuta) proposatzen da.



2013/11/06

Euskaraz irainak esateko jokua

Euskaljakintzak aukera ematen digu jokuen bidez euskara lantzeko. Hasteko, hemen duzue adibide bat:


Sartu hemen  eta beste  joku asko aurkituko dituzue.Gainera, aplikazioak gure jokuak sortzeko modua eskeintzen digu.