Orriak

2014/05/19

Videopad programa erabiltzen ikasteko hiru ariketa

Saio honetan Videopad programarekin praktika proposatzen dugu. Bideoak sortu eta editatzeko hamaika zerbitzu ba daude: Windows sistemarako dohain eskaintzen den Movie MakerApple ordenagailuen iMovie aplikazioa, onlineko oinarrizko zerbitzuak (YouTube Editor), software komertziala (Pinnacle Studio, adibidez)... Saio honetan Videopad erabiltzea erabaki dugu hurrengo arrazoiengatik:
  • Doako bertsio bat eskaintzen dutelako eta offline lan egiteko aukera ematen duelako.
  • Interfaza nahiko intuitiboa delako (prozedura ikasteko erraza).
  • Arin funtzionatzen duelako (gure ordenagailuetan, behintzat!). Halere, proiektua pelikula bihurtzeko denbora luzetxoa hartzen du.
Hona hemen hiru aukera programa honetan trebatzen hasteko:

1.ariketa: Irudien sekuentzia batean oinarritutako bideo bat sortu

Adibidea:







2014/05/18

Irakasleek edo ikasleek egindako bideoak zertarako

Gaur egun ez da beharrezkoa maila altuko ezagutza teknikoak izatea bideo labur ikusgarriak egin ahal izateko. Irakasleek edo ikasleek beraiek sor ditzakete bideoklipak helburu ezberdinekin.


Hona hemen adibide batzuk:
Gelan egindako jarduerak azaldu edo osatzeko

Ikasleek bideo formatoan ekoizpenak sortzeko

Irakasleek baliabideak prestatzeko

Ikasleen ebaluaziorako datuak eskuratzeko


Aurkezpen honetan beste hainbat ideia aipatzen dira.

2014/05/17

Interneteko multimedia ingeleseko gelan

Getxolinguae 2014 Jardunaldietan Steve Muir hizlariak Interneten aurki daitezken zenbait bideoklip nola erabili azaldu zuen. Aditu honi egindako elkarrizketa honetan hurrengo bideo laburra gomendatzen du:



Hona hemen baliabide hau erabiltzeko zenbait ideia:




Edozein bideoa erabiltzeko ideiak: David's ESOL blog

2014/05/16

Getxolinguae 2014: Alfabetatze mediatikoa XXI. mendeko ikasgeletan

Aurtengo Getxolinguae jardunaldiak aste honetan izan dira. Hitzaldiak eta esperientziak ildo baten inguruan antolatu dira: Alfabetatze mediatikoa XXI. mendeko ikasgeletan .
Laister material gehiago eskegiko badute ere, dagoeneko web-orrian ikus ditzakezue Bigarren Hezkuntzako esperientzien aurkezpenak. Hauetako bat, Irungo Txingudi BHIko Txinparta Proiektuari buruz izan zen, Edu Zabalak azaldutakoa.

2014/05/11

"Berria"ren estilo liburua on-line

Berriak bere estilo liburua guztion eskura utzi digu helbide honetan: http://www.berria.info/estiloliburua/ . Bertan , beste batzuen artean, honako atal hauek aurkituko dituzue:
Gainera aukera ematen digute galderak egiteko gure zalantzeekin: " Estilo liburu honetan zerbaiten bila ibili eta aurkitu ez baduzu, egin galdera, eta saiatuko gara zure zalantza argitzen ".



2014/03/24

Modifying the flipped classroom

Artikulu honetan 'alderantzizko gela' egitura eskolan bertan aplikatzeko proposamen bat ematen da (ingelesez).

2014/03/23

Flipped Classroom: alderantzizko ikasgela

Azken aldian, indarzten ari da flipped classroom deitutako kontzeptua, hau 'alderantzizko ikasgela' bezala itzul daiteke.
Baina zer dago hitz horien atzean? Nolabait, oinarria litzateke irakasleak azalpen orokorrak grabatu egiten dituela. Horrela, ikasleek nahi duten guztietan entzun/ikus ditzakete azalpen horiek. Hori ikasgelara etorri aurretik egin beharko dute, eta gero irakaslearekin zalantzak argituko dituzte eta bestelako lanak burutu beharko dituzte.
Ikus dezagun Manuel Jesús Fernandez Naranjok, Lebrijako IES Virgen del Castilloko Historiako irakasleak, nola planteatzen duen bere alderantzizko ikasgela: La previa, deitzen dio berak.




2014/03/22

2014/03/21

Santurtzieus: euskara ikasteko materialak eta ikastaroak on-line

Santurtziko Udal Euskaltegiko Santurtzieus web-orria aski ezaguna da euskarako irakasleen artean. Azken aldi honetan web-orria berrantolatu eta proiektu berriak jarri dituzte martxan. Bertan aurkituko dituzue, besteak beste, baliabide-zentroa, literatura ikasgelan proiektua, mailaz-mailako ikastaroak (A1, A2...; hauetako batzuk dagoeneko osatuta eta beste batzuk osatze prozesuan)...

2014/03/20

Prentsa eta bere testu motak

Ikasleek (kasu honetan batxilergokoak) taldeak osatu behar dituzte eta beraien artean egunkari bat egiteko behar diren errol ezberdinak banatu. Egunkari guztiek zenbait testu mota izan behar dituzte (editoriala, zutabea, iritzi artikulua, elkarrizketa, erreportaia eta kronika). Egunkari hauek, ba dute beste ezaugarri berezi bat: Los girasoles ciegos (aldez aurretik irakurri dutena) liburuan inspiratuta / oinarrituta egongo dira.

Proiektuaren zehaztasunak eta emaitzak ikusteko sartu wikian

prensa_wiki.gif

2014/03/19

"Gamification": jostagarritasuna (edo jolastuz ikasi)

Ezagutzen al duzue ingelesezko gamification kontzeptua (game --jolasa-- hitzetik dator; gaztelaniaz ludificación eta euskeraz jostagarritasuna edo jolasgarritasuna)? Azken finean proposatzen diguna da jolastuz ikastea.
El libro del tiempo izeneko proiektuan, DBHko 1.mailako ikasleek, taldeka jolastuz, Lengua Castellana ikasten doaz. Sartu web-orrian eta ikusi zertan datzan.


2014/03/18

Gizarte Zientzietako DBHko kurrikuluma proiektuetan oinarrituta

Manuel Jesús Hernández Naranjo, Lebrija (Sevilla) ko IES Virgen del Castilloko irakasleak DBHko Gizarte Zientziak lantzerakoan, proiektuen metodologian oinarritzen da. Tácticas izeneko blogeko sarrera honetan (¿Un currículum de Ciencias Sociales en Proyectos?) proposamen bat egiten du DBHko lau mailatako kurrikuluma  proiektuekin lantzeko.







Nahi izanez gero aurkezpen honetan ikus dezakezue bere azalpena:

2014/03/17

Web 2.0 tresnak hezkuntzarako prest


Mondragon Unibertsitateko  Magisteritzako Lehen Hezkuntzan Graduko 2. mailako ikasleek eta irakasleek sortu dute gune hau, IKTak hezkuntzan ikasgairako.
Taldeka egin dute lan. Talde bakoitzak Web 2.0 tresna bat hautatu eta hari buruzko ondorengo puntuak landu ditu:
  • Sarrera
  • Erabilera pedagogikoa(k)
  • Idatzizko tutorialak eta bideotutorialak (euskaraz)
  • Ondorioak
Guztiokin partekatu nahi izan dute eta hemendik benetan eskertzen diegu esku zabaltasun hori.



2014/03/13

Twitterren erabilera gelako jardueretan: zenbait adibide

  • Adibide honetan Batxilergoko ikasleek 'tuitak' argitaratu behar dituzte ikastetxean ikusitako film batek iradokitzen dien sentsazioak azaltzeko. Irakasleak The Angels' Share filmean oinarritutako esaldiak eta haiek ilustratzeko argazki bat Twitterren argitaratzeko eskatu zien.

  • Twitter, una experiencia de escritura periodística izenburuko blog sarrera batean, Lourdes Domenech irakasleak honako esperientzia hau azaltzen digu: ikastetxeko aldizkarian argitaratuko zituzten albisteak Twitterren azaldu behar zituzten; tuiten egitura landu zuten (zeri erantzuten dio testuak? non? nor?...); bukatzeko, tuit bat baino gehiago erabilita testu luzetxoagoak ekoiztu ('tuits encadenados').

  • Toni Solanoren blogeko beste sarrera honetan Luces de Bohemia liburuaren irakurketa komentatzeko Twitter eta Tuenti sareak nola erabili ziren azaltzen da. Irakasleak irakurketa gidatzeko idatzi zituen ekarpenak sarreran txertatutako dokumentu batean irakur daitezke.



2014/03/12

ElQuijoTweet

Noticias de Álava egunkariaren artikulu honetan Ekialde BHIko DBHko 2.mailako ikasleen proiektu bat deskribatzen da: Twitterren bidez Kixoteren ibilerak kontatzea. Ikastetxearen web guneko orri honetan telebistan eta irratian emandako proiektuaren berriak ikus edota entzun daitezke.

Proiektuaren Twitter orria eta ikasleen 'tuitak' bakarrik irakurri ahal izateko Storify orria.


2014/03/11

2014/03/09

Twitter: ingelesa praktikatzeko ideiak eta adibideak

Twitter tresna baliagarria izan daiteke ingelesezko testu laburrak ekoizteko edota zalantzak azaltzeko, beste gauza batzuren artean. Hurrengo lotura hauetan adibide eta ideia batzuk jasotzen dira:


  • #twinglish hashtag erabili dute ingeleseko ikasle japoniar talde batek. Ikasle helduak dira eta kasu askotan pentsamenduak eta bizipenak konpartitzen dituzte. Artikulu honetan deskribatzen den ikerketan 70 ikasleren mezuak aztertu ziren. Mezuak sailkatzeko erabil daitezkeen kategoria hauek aipatzen dira:

    1. Greetings 
    2. Thanks and sorry 
    3. Feelings and intention 
    4. My day 
    5. Questions and suggestions 
    6. Things around me.

  • Artikulu honetan, berriz, Twitter ingelesaren ikaskuntzarako zenbait ideia aipatzen dira.

Adibideak:

     - Irakasleak informazio erabilgarria argitaratzen du, adib. web guneen loturak, bideoak...
     - Irakasleak galderak planteatzen ditu. Ikasleek erantzun behar dituzte.
     - Irakasleak ikasleei eskatzen die sei twit (edo beste kopuru bat) idazteko haien galderak, irakurketak, asmoak... azaltzen.
     - Ikasleei beste bi ikasleren tuit erantzuteko eskatzen zaie.
     - Ikasleek istorio laburrak idazten dituzte.
     - Lankidetza idazketa: ikasleen artean istorio bat osatzen dute.
     - Poesia: ikasleek 'haiku' moduko poema laburrak idazten dituzte.
     - Hiztegia lantzeko ataza: irakasleak hitz berri bat ematen du. Ikasleek hitz hori duen esaldi bat idazten dute. Ikasleek beraiek hitz berriak proposatzen dituzte txandaka. Irakasleak ikasitako hiztegia ebaluatzeko proba bat prestatzen du.
     - Eskolen arteko harremanak. Ikasle bakoitzari beste eskola bateko ikasle bat dagokio. Idazten dutena publikoa izango dela argi izanda, haien ikastetxe edo herriari buruzko informazioa truka dezakete, adibidez.

2014/03/08

UMAP: Twitterlari euskaldunen jarduna jaso eta filtratzen duen proiektu teknologikoa

Umap-ek Twitterreko euskarazko jarduna jarraitu eta filtratzen du. Horrela, modu automatikoan, Twitterren gabiltzan euskaldunak nortzuk garen detektatzen du.
Codesyntaxek garatutako proiektu teknologikoa da UMAP. Twitterlari euskaldunen jarduna jaso eta filtratzen du, denbora errealean eta automatikoki, txio guztiak aztertu eta euskarazkoak bahetuta.
Datu horiekin, eta algoritmo batzuk aplikatuta, hiru gauza lortzen ditu:
  1. Euskaldunon joerak (TT)
  2. Euskal tuiterlarien rankinga
  3. Euskarazko informazio iturrien rankinga

Eta beste web honetan, " twittereuskaraz "en , aurkituko duzu aplikazio bat pauso bakarrean zure Twitter profileko hizkuntza aldatzeko aukera ere ematen dizuena.

2014/03/07

Twitterren idazteko aholkuak

Felipe Zayasek dekalogo bat prestatu du BHko ikasleei zuzendua baina tresna hau erabiltzen hasten den edozeinentzat lagungarria.



http://www.fzayas.com/decalogo-para-interactuar-en-twitter-para-alumnos-de-secundaria/

2014/03/06

Twitteren glosategia eta ikurren aukera

Twiteren ibiltzeko eta mundutxo hori hobeto ezagutzeko lagungarri izango zaigun glosategia .


Eta zure txioak apaintzeko ikurren aukera hemen 
.

2014/03/05

Sare sozialak interneten: gurasoentzako gida

Maite Goñik itzuli zuen Pablo Garaizarren " Redes Sociales en Internet, guía para padres y madres" prestatutako  aurkezpena. (Hemen ikus dezakezue jatorrizko bertsioa gazteleraz )


2014/03/03

Oinarrizko twitter ikastaroa

Gipuzkoako Foru aldundiak prestatutako ikastaro hau jarraituz oso erreza egingo zaizue twiter zer den eta zertarako erabili dezakezuen irudikaatzea: AURRERA !

2014/02/12

2014/02/10

IKTen hizkuntza ingelesez

ICT Tips izeneko orri honetan ordenagailuak eta Internet erabiltzen laguntzeko zenbait ingelesezko baliabide aurki daitezke.


Adibidea: Computer Words

2014/02/09

Komikiak bideo laburretan sortzeko gune bat

Dvolver programak komiki laburrak bideo formatoan idazteko aukera ematen du. Erabiltzeko oso erraza da, baina egindako bideoaren kodea lortzeko emailak eskatzen ditu. Horregatik, komenigarria da irakasleak gelako jardueretan erabiltzeko kontu bat izatea, ikasleen kontu pertsonaletan bide honetatik propaganda jasotzen saihesteko.

Web orri honetan nola egin bideo bat azaltzen da.

Adibide bat:

2014/02/08

Idazteko gidak (ingelesez)

Recipes to Writing web gunean zenbait testu generotan idazten laguntzeko 'fitxak' aurki daitezke (biografiak, haikuak, istorio laburrak...). Genero bakoitzari hiru fitxa dagozkio: batean aholkuak eta jarraibideak ematen dira; beste batean, lana antolatzen laguntzeko txantiloi bat dago; hirugarrenean, egindako lana baloratzeko adierazle zerrenda bat eskaintzen da.

2014/02/07

2014/02/06

IKTen erabilera hezkuntzan: joerak

Azken urteotan IKTen erabilera nabarmenki areagotu da ikasgeletan, bai ematen zaion denborari dagokionez, bai tresna eta zerbitzuen barietatean. Halere, ikastetxe gehienetan bilakaera ez da ematen gizartean ematen den bezain azkar eta, gainera, kalean eta eskolan dauden erronkak eta helburuak ez dira beti berdinak.

Maite Goñi Mondragon Unibertsitateko irakasleak 2013ko Horizon txostenean identifikatzen diren joerak hitzaldi honetan azaltzen ditu:




Praktika aitzindarien adibide bat: iPad Orchestra

2014/02/05

'Hiru minutu zure perfil sozialetara sarbidea duten aplikazioak garbitzeko'

Meritxell Viñasek, bere web-orriko sarrera batean, azaltzen digu gure perfil sozialetara sarbidea duten aplikazioak nola garbitu ditzakegun.

Sarrera horren hasieran berak dion moduan... 
Cada vez más aplicaciones online te solicitan acceso a tu perfil en las redes sociales o a tus datos de Google para abrir una cuenta o para ofrecer funcionalidades adicionales en las mismas. Hay que ser consciente que cualquier aplicación que obtiene el permiso para acceder a la información de tu perfil, potencialmente puede poner tu información en riesgo y en algunos casos la de tus amigos y/o seguidores. Por tanto no es seguro ni aconsejable conceder estos permisos sin saber quién hay detrás de una aplicación, cómo van utilizar tu información y cómo puedes revocar este acceso sin cambias de opinión.
 ...komeni da gai honen kontzientzia hartzea: eman ta zabal zazu.





2014/02/04

QR kodeen erabilera didaktikoa


Testu baten QR




Euskadi - Basque Country



Gaur egun nahiko ohizkoa da edozein tokitan hauetako QR kodeak (Quick Response Code: 'erantzun azkarreko kodea') ikustea (egunkarietan, propagandan, agiri ofizialetan...). Kode hauek sortzeko zenbait aplikazio ditugu eta, normalean, ordenagailuen bidez egiten dira. Berriz, kode horiek irakurtzeko, beste aplikazio batzuk behar dira eta normalean tabletak edo smartphonak erabiltzen dira. Azken finean, kode horien atzean egon daitezke irudiak, testuak, helbideak edo bestelako informazioa.

Asko baldin badaude ere, kode sortzaile batzuekin eskoletan lan egiteko arazoak izango ditugu, Hezkuntza Sailaren filtroek ez baitiete irudia sortzen uzten. Honakoarekin (oraingoz behintzat!) ez dugu arazo hori izango:

Bi azalpen hauetan ikus ditzakezue QR kodeen erabilera didaktikorako hainbat proposamen:



2014/02/03

Booktrailerrak

Galtzagorri Elkartearen Liburu Gaztea web gunearen barruan booktrailerrak zer diren eta nola egin daitezkeen azaltzen da. Gainera, lehiaketa bat antolatu dute proposatutako zenbait liburu aurkezteko booktrailerrak egiteko. Hemen ikus daitezke adibide batzuk.

Booktrailer komertzial baten adibidea


2014/01/28

"Pretérito imperfecto": elkarrizketak, azalpenak, publizitatea eta beste gauza asko lantzen duen proiektua

Javier izeneko (ez dugu lortu bere abizena jakitea)  DBHko Lengua Castellana y Literaturako irakasleak oso proiektu borobila eskaintzen digu beste hainbat irakasleren proposamenak lotuz eta osatuz: PRÉTERITO PERFECTO

Hona hemen nola aurkezten dien egin beharreko lana bere ikasleei:

Se trata de un proyecto muy especial, en el que trataremos de investigar sobre nuestras raíces, sobre el ayer y el hoy, para aprender y construir un mejor mañana. Investigaremos sobre tres generaciones: la de vuestros abuelos, la de vuestros padres y la vuestra. Lo haremos trabajando al mismo tiempo algunos contenidos de nuestra asignatura: el texto expositivo, el léxico y el texto publicitario (también profundizaremos en el diálogo a través de las entrevistas). Y, de paso, rendiremos homenaje a esas personas que tanto significan en nuestra historia personal y social, especialmente a aquellos que a veces nuestra sociedad tiende a dejar de lado: quienes forman la llamada tercera edad. 
Este proyecto no surge de la nada, ni es una idea original de vuestro profesor, sino que se basa en las impresionantes propuestas que están llevando a cabo otros docentes en nuestro país. Os hablo de ARRUGAS APRECIADAS (aquí el blog oficial), un proyecto ideado a partir de una película que merece realmente la pena conocer (podéis ver el trailer más abajo) y que a su vez surgió de un cómic de un autor llamado Paco Roca. Un proyecto promovido por docentes de los que dan auténtico sentido a la tarea de educar.



Gaur proiektu hau azpimarratu nahi izan dugu, baina bere web orrian (PROYECTOS) Javierrek beste proposamen hauek luzatzen dizkigu:

http://proyectosenpiedelengua.blogspot.com.es/p/preterito-imperfecto.html 

2014/01/27

"Editoriales": argitaletxeen (eta liburuen) munduan murgiltzeko proiektua

Proiektu honetan 2. DBHko ikasleek taldetan argitaletxe bat martxan jarri behar dute eta zenbait liburu aukeratu, argitaratu, horien eta idazleen berri (erakargarri) eman, web bat prestatu... Horretarako, irakasleak gidatutako bidea jarraituko dute eta talde bakoitzak erabakiko du zein den IKT tresna aproposena eta nolako itxura emango dion bere bukaerako lanari.

Guztira hamar argitaletxe osatu dute, hemen ikus dezakezue burututako proiektua:



2014/01/26

"Euskal Encodings": euskal bailabideen biltegia

Bertan atal ezberdinak ikusiko dituzue: zalantzak eta tutorialak, nobedadeak eta berriak, baita desbarioa izena duena; baina, agian erabiliena izango da, multimedia baliabideak jasotzen dituena.



2014/01/25

EUSTAT: ESKOLA WEB

EUSTATek 2012an prestatu zuen ESKOLA WEB izeneko orria, Estatistikaren mundurako leihoa izan nahi duena. Ikasle, irakasle edo gurasoek, bertan  jarduerak garatzeko materiala aurkituko dugu. Batetik jolasteko atalak eta atal errazak aurkituko ditugu; eta, bestetik, hezkuntza-maila bakoitzera egokitutako ikasmateriala: Webquestak, Unitate didaktikoak, Testak, Ariketak eta problemak, Jolasak... 


2014/01/24

Arte Hiztegi Bisuala : "Diccionario Visual de Arte"

Jose Javier Martínezek, Aragoiko irakasleak, prestatu zuen hiztegi hau  Batxilergoko ikasleekin lantzeko. Irakasleontzat oso lagungarria izan daiteke ere.


2014/01/23

" Euskal Herritik Mundura " web-questa


Koldo Blancok prestatutako web-quest honetan, ikasleek, beste batzuen artean honako eduki hauek landuko dituzte:
- Gobernu mota nagusien azalpenak , historian zehar izandakoak eta gaur egun topa ditzakegunak.
- Euskal Herriko antolaketa politikoa  (autonomiak, erkidegoak, alderdi politikoak, departamenduak...).
- Nazioarteko erakundeak  (Europar Batasuna, Nazio Batuen Erakundea, beste batzuk).


2014/01/20

"Hamaika haizetara": edizio berria martxan urtarrilaren 20tik aurrera

Zuen hiria, herria, auzoa ...  mapa batean edo herriko gida batean ager daitekeena baino askoz gehiago da!

Zuen  begiradak  berezi bihurtzen du  ingururuan daukazuen oro. Anima zaitezte jendeari erakustera!

Zuen herria nola ikusten duzuen  erakutsi  eta  gustukoak dituzuen izenak, paisajeak, soinuak, istorioak...  zabaldu mundura!



Urtarrilaren 20an emango zaio hasiera aurtengo edizioari. Animatu zaitez eta parte hartu!


2014/01/19

"hotsakk" : Basauriko San Jose ikastetxeko 3. DBHko ikasleen irrati tailerra

Hona hemen, Josean Prado irakasleak bere sitesean nola aurkezten digun bere proiektu hau: 
"hotsakk" (una variación de la palabra "ahotsa", que significa "voz" en euskara) es un taller de radio que rinde tributo al periodismo, medio que ha contribuido enormemente (y lo sigue haciendo) a la educación de las diversas generaciones que conforman nuestra sociedad. Es un proyecto realizado por los alumnos de 3º de ESO del Colegio San José de Basauri y coordinado por Josean Prado, profesor de Lengua Castellana e Inglés.

El objetivo del proyecto es que los alumnos produzcan textos orales y escritos. Desgraciadamente, la enseñanza de idiomas continúa basándose en la gramática de la frase o, como mucho, en la del texto. Es fundamental ir un paso más allá: que el alumnado, en vez de consumir materiales y contenidos,  los cree."

2014/01/18

"Etxegiroan" : audioak euskeraz eta gaztelaniaz

"Mimo eta maitasun handia darien lanak egiten ditugu etxeko estudioan.
Narrazio laburrak, poemak, liburuen pasarteak eta haurrentzako ipuinak grabatu eta editatzen ditugu, musikaz batera.
Gure gustuko testua aukeratu, mamurtu eta hots bihurtu. Ondoren, ipuina musikatu, ahotsa emeki 'labekatu' eta hori guztia zuen bihotz-belarrien gozamenerako gauza bilakatu".

2014/01/17

Xerezaderen artxiboa: entzuteko literatura



Hemen jasotzen diren ipuinak agian gehiago dira helduentzako, baina batzuk gure eskoletan erabiltzeko modukoak dira. Web hau bere osotasunean ikusi nahi baduze, ez erabili Internet Explorer nabigatzailea, honekin 1.orriko sarrerak besterik ez baitira ikusten; Mozilla edo Google Chrome erabil itzazue.

2014/01/16

Entzuteko literatura: Pako Izagirrek abian dituen podcast proiektu pare bat.

Pako Izagirrek atondutako bi webgune hauetan entzun ahal izango dituzue literaturako podcastak. Bide batez, podomatic erabiliz , audioblogak nola antolatu ditzakegun ikusteko ere balio dezakete.



2014/01/15

"Maitasun gutunak" : sekuentzia didaktikoa

Badakigu zenbait ikastetxetan, San Valentínen ospakizunaren aitzakian, maitasun gutunak idazten jarduten direla otsaila aldera. Horietako batzuetan, gutun-lehiaketa ere antolatzen dute. Honako sekuentzia didaktikoa  (Bloggeando taldeko irakasleek prestatutakoa: Adela Fernández, Irene González eta Mª del Mar Pérez) aurkeztu diegunean asko gustatu zaie. Animatu zuek ere!

2014/01/14

"Piénsame el amor y te comeré el corazón": poesia lantzeko proiektu politta

Horrela aurkezten digute egileek beren proiektua:
Las premisas para intentar que nuestro alumnado disfrute de la poesía son: hacer un estudio de un poeta elegido voluntariamente y de uno de sus poemas para, posteriormente, hacer una presentación tipo Pechakucha y finalmente un corto. Todo un reto que transformará y ampliará el conocimiento que poseen nuestros alumnos del lenguaje poético.
Wix honetan sartzen bazarete, ikusiko duzue zein den egiten duten lan-proposamena, egin beharreko bidea eta zazpi eskoletan ikasleek burutu dituzten lanak



2014/01/13

Europa Feudala lantzeko sekuentzia didaktikoa

Mª Lourdes Rodríguez Fernándezek prestatu du lan hau, non ikasleek feudalismoaz ikasitakoa islatu beharko dute azkeneko lan batean: (Glogster erabiliz) poster digital bat.




2014/01/12

Geografia eta Historia lantzeko bailabideak sarean

Marta Fernández Pelayok, Getxoko Aixerrota BHIko irakasleak bi blog interesgarri eskaintzen digu: batean Geografia lantzen du (Geografia ikasteko sarean) eta bestean Historia (Historia ikasteko sarean) eta bietan baliabide ugari biltzen ditu.


2014/01/11

Euskeraren historia laburra

Hemengo materiala Etxepare Institutuak argitaratuko duen liburu honetan dago oinarritua:
Igartua, Iván & Zabaltza, Xabier: Euskararen historia laburra / Breve historia de la lengua vasca / A Brief History of the Basque Language, Donostia: Etxepare Euskal Institutua, 2012. ISBN: 978-84-614-9752-2.
— Egileak: Ivan Igartua eta Xabier Zabaltza

Bertan aurkitzen da informazioa, hizkuntzaren barneko egiturari buruz, euskalkien inguruan edo euskararen jatorriaz, gai horien inguruan hainbeste teoria sortu izan baitira. Euskarak historian zehar nolako mugak izan dituen ikusi nahi izanez gero ere, hemen behatu daiteke. Baten batek galdetzen duenean nola den posible euskarak bizirik irautea, beti egon izan denean inguruko hizkuntza boteretsuek bildua, hemen aurkituko ditu arrazoi batzuk. Halaber, Foruek duten zerikusia hizkuntzaren kontu hauen inguruan ere. Holako gaiak aztertzen dira hemen, batzuetan modu eskematikoan egiten bada ere. Atal honen helburua, hain zuzen ere, horixe baita: behako batekin oinarrizko ideiak argi izatea.

Hona hemen aurkibidea lotura zuzenekin:
Euskararen historia laburra