Orriak

2013/12/15

2013/12/13

Educaplay: online ariketak sortzeko tresna

Sarrera honetan abenduaren 16ko saioan landuko den Educaplay programan aritzeko zenbait azalpen, adibide eta tutorial bat aurki ditzakezue. Beste sarrera honetan, berriz, landuko dugun beste tresna batzuen aurkezpena ikus dezakezue: ExamTime

Educaplay web gunean irakasleek online ariketak sor ditzakete. Ekoiztutako jarduerak Interneten biltzen dira eta edozeinek erabil ditzake.

Jarduera motak




Adibideak
Bideo-tutorial bat:

2013/12/12

"ExamTime" : ikasteko tresnak on-line

Abenduaren 16ko mintegi saioan landuko dugun beste tresna bat,  ExamTime izenekoa izango da. Bertan, behin erregistratu ondoren,  ikasteko lagungarri izan daitezkeen hainbat material prestatzeko aukera aurkituko dugu: mapa mentalak, memoria-fitxak, testak, apunteak eta ikasteko taldeak sortzea.
Gure blogeko beste sarrera batean irakurriko duzuen moduan, mintegi saio honetan jorratuko dugun beste programa bat Educaplay da.


por dkmintegia

2013/12/11

Educaplay: Ingelesa praktikatzeko zenbait baliabide


Hona hemen Educaplay web gunean sor daitezkeen zenbait jardueraren adibide:


2013/12/10

Ingelesezko berriak

News in Levels gunean gaurkotasun albisteak irakurri eta entzun daitezke hiru zaltasun mailatan. Izan ere, albiste bakoitzaren hiru bertsio ematen dira ikasleen edo ikastaldeen gaitasunak kontuan hartu ahal izateko. Albisteez gain ba daude beste motatako baliabideak: ahoskera lantzeko bideoak, artikulu laburrak...


One Stop English: Monthly Topical News Lessons  gunetik The Guardian egunkarian argitaratutako zenbait albistetan oinarritutako jarduerak eskura daitezke (hauek ere hiru maila desberdinetan eskaintzen dira).