Orriak

2014/03/24

Modifying the flipped classroom

Artikulu honetan 'alderantzizko gela' egitura eskolan bertan aplikatzeko proposamen bat ematen da (ingelesez).

2014/03/23

Flipped Classroom: alderantzizko ikasgela

Azken aldian, indarzten ari da flipped classroom deitutako kontzeptua, hau 'alderantzizko ikasgela' bezala itzul daiteke.
Baina zer dago hitz horien atzean? Nolabait, oinarria litzateke irakasleak azalpen orokorrak grabatu egiten dituela. Horrela, ikasleek nahi duten guztietan entzun/ikus ditzakete azalpen horiek. Hori ikasgelara etorri aurretik egin beharko dute, eta gero irakaslearekin zalantzak argituko dituzte eta bestelako lanak burutu beharko dituzte.
Ikus dezagun Manuel Jesús Fernandez Naranjok, Lebrijako IES Virgen del Castilloko Historiako irakasleak, nola planteatzen duen bere alderantzizko ikasgela: La previa, deitzen dio berak.




2014/03/22

2014/03/21

Santurtzieus: euskara ikasteko materialak eta ikastaroak on-line

Santurtziko Udal Euskaltegiko Santurtzieus web-orria aski ezaguna da euskarako irakasleen artean. Azken aldi honetan web-orria berrantolatu eta proiektu berriak jarri dituzte martxan. Bertan aurkituko dituzue, besteak beste, baliabide-zentroa, literatura ikasgelan proiektua, mailaz-mailako ikastaroak (A1, A2...; hauetako batzuk dagoeneko osatuta eta beste batzuk osatze prozesuan)...

2014/03/20

Prentsa eta bere testu motak

Ikasleek (kasu honetan batxilergokoak) taldeak osatu behar dituzte eta beraien artean egunkari bat egiteko behar diren errol ezberdinak banatu. Egunkari guztiek zenbait testu mota izan behar dituzte (editoriala, zutabea, iritzi artikulua, elkarrizketa, erreportaia eta kronika). Egunkari hauek, ba dute beste ezaugarri berezi bat: Los girasoles ciegos (aldez aurretik irakurri dutena) liburuan inspiratuta / oinarrituta egongo dira.

Proiektuaren zehaztasunak eta emaitzak ikusteko sartu wikian

prensa_wiki.gif

2014/03/19

"Gamification": jostagarritasuna (edo jolastuz ikasi)

Ezagutzen al duzue ingelesezko gamification kontzeptua (game --jolasa-- hitzetik dator; gaztelaniaz ludificación eta euskeraz jostagarritasuna edo jolasgarritasuna)? Azken finean proposatzen diguna da jolastuz ikastea.
El libro del tiempo izeneko proiektuan, DBHko 1.mailako ikasleek, taldeka jolastuz, Lengua Castellana ikasten doaz. Sartu web-orrian eta ikusi zertan datzan.


2014/03/18

Gizarte Zientzietako DBHko kurrikuluma proiektuetan oinarrituta

Manuel Jesús Hernández Naranjo, Lebrija (Sevilla) ko IES Virgen del Castilloko irakasleak DBHko Gizarte Zientziak lantzerakoan, proiektuen metodologian oinarritzen da. Tácticas izeneko blogeko sarrera honetan (¿Un currículum de Ciencias Sociales en Proyectos?) proposamen bat egiten du DBHko lau mailatako kurrikuluma  proiektuekin lantzeko.







Nahi izanez gero aurkezpen honetan ikus dezakezue bere azalpena:

2014/03/17

Web 2.0 tresnak hezkuntzarako prest


Mondragon Unibertsitateko  Magisteritzako Lehen Hezkuntzan Graduko 2. mailako ikasleek eta irakasleek sortu dute gune hau, IKTak hezkuntzan ikasgairako.
Taldeka egin dute lan. Talde bakoitzak Web 2.0 tresna bat hautatu eta hari buruzko ondorengo puntuak landu ditu:
  • Sarrera
  • Erabilera pedagogikoa(k)
  • Idatzizko tutorialak eta bideotutorialak (euskaraz)
  • Ondorioak
Guztiokin partekatu nahi izan dute eta hemendik benetan eskertzen diegu esku zabaltasun hori.



2014/03/13

Twitterren erabilera gelako jardueretan: zenbait adibide

  • Adibide honetan Batxilergoko ikasleek 'tuitak' argitaratu behar dituzte ikastetxean ikusitako film batek iradokitzen dien sentsazioak azaltzeko. Irakasleak The Angels' Share filmean oinarritutako esaldiak eta haiek ilustratzeko argazki bat Twitterren argitaratzeko eskatu zien.

  • Twitter, una experiencia de escritura periodística izenburuko blog sarrera batean, Lourdes Domenech irakasleak honako esperientzia hau azaltzen digu: ikastetxeko aldizkarian argitaratuko zituzten albisteak Twitterren azaldu behar zituzten; tuiten egitura landu zuten (zeri erantzuten dio testuak? non? nor?...); bukatzeko, tuit bat baino gehiago erabilita testu luzetxoagoak ekoiztu ('tuits encadenados').

  • Toni Solanoren blogeko beste sarrera honetan Luces de Bohemia liburuaren irakurketa komentatzeko Twitter eta Tuenti sareak nola erabili ziren azaltzen da. Irakasleak irakurketa gidatzeko idatzi zituen ekarpenak sarreran txertatutako dokumentu batean irakur daitezke.



2014/03/12

ElQuijoTweet

Noticias de Álava egunkariaren artikulu honetan Ekialde BHIko DBHko 2.mailako ikasleen proiektu bat deskribatzen da: Twitterren bidez Kixoteren ibilerak kontatzea. Ikastetxearen web guneko orri honetan telebistan eta irratian emandako proiektuaren berriak ikus edota entzun daitezke.

Proiektuaren Twitter orria eta ikasleen 'tuitak' bakarrik irakurri ahal izateko Storify orria.


2014/03/11

2014/03/09

Twitter: ingelesa praktikatzeko ideiak eta adibideak

Twitter tresna baliagarria izan daiteke ingelesezko testu laburrak ekoizteko edota zalantzak azaltzeko, beste gauza batzuren artean. Hurrengo lotura hauetan adibide eta ideia batzuk jasotzen dira:


  • #twinglish hashtag erabili dute ingeleseko ikasle japoniar talde batek. Ikasle helduak dira eta kasu askotan pentsamenduak eta bizipenak konpartitzen dituzte. Artikulu honetan deskribatzen den ikerketan 70 ikasleren mezuak aztertu ziren. Mezuak sailkatzeko erabil daitezkeen kategoria hauek aipatzen dira:

    1. Greetings 
    2. Thanks and sorry 
    3. Feelings and intention 
    4. My day 
    5. Questions and suggestions 
    6. Things around me.

  • Artikulu honetan, berriz, Twitter ingelesaren ikaskuntzarako zenbait ideia aipatzen dira.

Adibideak:

     - Irakasleak informazio erabilgarria argitaratzen du, adib. web guneen loturak, bideoak...
     - Irakasleak galderak planteatzen ditu. Ikasleek erantzun behar dituzte.
     - Irakasleak ikasleei eskatzen die sei twit (edo beste kopuru bat) idazteko haien galderak, irakurketak, asmoak... azaltzen.
     - Ikasleei beste bi ikasleren tuit erantzuteko eskatzen zaie.
     - Ikasleek istorio laburrak idazten dituzte.
     - Lankidetza idazketa: ikasleen artean istorio bat osatzen dute.
     - Poesia: ikasleek 'haiku' moduko poema laburrak idazten dituzte.
     - Hiztegia lantzeko ataza: irakasleak hitz berri bat ematen du. Ikasleek hitz hori duen esaldi bat idazten dute. Ikasleek beraiek hitz berriak proposatzen dituzte txandaka. Irakasleak ikasitako hiztegia ebaluatzeko proba bat prestatzen du.
     - Eskolen arteko harremanak. Ikasle bakoitzari beste eskola bateko ikasle bat dagokio. Idazten dutena publikoa izango dela argi izanda, haien ikastetxe edo herriari buruzko informazioa truka dezakete, adibidez.

2014/03/08

UMAP: Twitterlari euskaldunen jarduna jaso eta filtratzen duen proiektu teknologikoa

Umap-ek Twitterreko euskarazko jarduna jarraitu eta filtratzen du. Horrela, modu automatikoan, Twitterren gabiltzan euskaldunak nortzuk garen detektatzen du.
Codesyntaxek garatutako proiektu teknologikoa da UMAP. Twitterlari euskaldunen jarduna jaso eta filtratzen du, denbora errealean eta automatikoki, txio guztiak aztertu eta euskarazkoak bahetuta.
Datu horiekin, eta algoritmo batzuk aplikatuta, hiru gauza lortzen ditu:
  1. Euskaldunon joerak (TT)
  2. Euskal tuiterlarien rankinga
  3. Euskarazko informazio iturrien rankinga

Eta beste web honetan, " twittereuskaraz "en , aurkituko duzu aplikazio bat pauso bakarrean zure Twitter profileko hizkuntza aldatzeko aukera ere ematen dizuena.

2014/03/07

Twitterren idazteko aholkuak

Felipe Zayasek dekalogo bat prestatu du BHko ikasleei zuzendua baina tresna hau erabiltzen hasten den edozeinentzat lagungarria.



http://www.fzayas.com/decalogo-para-interactuar-en-twitter-para-alumnos-de-secundaria/

2014/03/06

Twitteren glosategia eta ikurren aukera

Twiteren ibiltzeko eta mundutxo hori hobeto ezagutzeko lagungarri izango zaigun glosategia .


Eta zure txioak apaintzeko ikurren aukera hemen 
.

2014/03/05

Sare sozialak interneten: gurasoentzako gida

Maite Goñik itzuli zuen Pablo Garaizarren " Redes Sociales en Internet, guía para padres y madres" prestatutako  aurkezpena. (Hemen ikus dezakezue jatorrizko bertsioa gazteleraz )


2014/03/03

Oinarrizko twitter ikastaroa

Gipuzkoako Foru aldundiak prestatutako ikastaro hau jarraituz oso erreza egingo zaizue twiter zer den eta zertarako erabili dezakezuen irudikaatzea: AURRERA !