Saio honetan Videopad programarekin praktika proposatzen dugu. Bideoak sortu eta editatzeko hamaika zerbitzu ba daude: Windows sistemarako dohain eskaintzen den Movie Maker, Apple ordenagailuen iMovie aplikazioa, onlineko oinarrizko zerbitzuak (YouTube Editor), software komertziala (Pinnacle Studio, adibidez)... Saio honetan Videopad erabiltzea erabaki dugu hurrengo arrazoiengatik:
- Doako bertsio bat eskaintzen dutelako eta offline lan egiteko aukera ematen duelako.
- Interfaza nahiko intuitiboa delako (prozedura ikasteko erraza).
- Arin funtzionatzen duelako (gure ordenagailuetan, behintzat!). Halere, proiektua pelikula bihurtzeko denbora luzetxoa hartzen du.
Hona hemen hiru aukera programa honetan trebatzen hasteko:
1.ariketa: Irudien sekuentzia batean oinarritutako bideo bat sortu
1.ariketa: Irudien sekuentzia batean oinarritutako bideo bat sortu
Adibidea:
2.ariketa: Bideo eszena baten bikoizketa egin
Adibidea: Frankenstein Doktorea?