Orriak

2013/11/23

"Canal de Historia"n bideoak

"Canal de Historia"k zenbait bideo (gazteleraz daude) eskaintzen dizkigu Historia jorratzeko. Bideo bakoitza fitxa batekin osatzen da eta bertan ikasleekin egiteko jarduera ezberdinak planteatzen dira.


2013/11/22

Historiaurrea (eta garai hartako artea) lantzeko hiru sekuentzia didaktiko

Hemen ikusi ditzakezue Amaia Mancera Santamariak egindako bi sekuentzia diadktiko: Paleolitoa eta Neolitoa-Metal Aroa 



Hemen berriz, Lurdes Rodríguez Fernándezek egindakoa: Historiaurrea




2013/11/20

"Ahotsak ikasgelan"

"Ahotsak.com" ek orain "Ahotsak Ikasgelan" izeneko egitasmoa lantazen ari da. Bertan. ahozko ondarea, memoria historikoa eta transmisioa ikasgelan lantzeko materiala eta jokuak eskuratu ditzakezue. 





2013/11/18

"Portfolio lector": irakurketaren ulermena Literaturan bidez bultzatzeko egitasmoa



Silvia González Goñi, Iruñako Basoko BHIko irakasleak eta Pep Hernández Ortega, Madrideko Colegio El Valleko  irakasleak koordinatzen dute proiektu berri hau: 

" El Portfolio lector es un espacio web en el que pretendemos recopilar aquellos recursos dispersos por la red en torno al desarrollo de la comprensión lectora a través de la Literatura: guías de lectura para diferentes niveles, tanto de literatura clásica como literatura juvenil; plantillas de comprensión lectora; propuestas didácticas generales con y sin TIC..."





2013/11/17

Ikasketa litzentziak: ingeles arloko zenbait unitate

Hona hemen Cristina Sierra irakasleak sortutako zenbait unitate didaktiko.



Ataza: Museo Britaniarreko zenbait objektu deskribatu eta besteen deskribapenak irakurri.

IKT baliabide nagusiak: Dipity, WallWisher




Ataza: Parke batean egiteko ibilbidea aukeratu eta bertan ikus daitezkeen zuhaitzak eta beste zenbait gauza kokatu Google mapa batean.

IKT baliabide nagusiak: Google Maps, argazkiak ateratzeko tresna...





Ataza: Teknologia gelako planoa egin, tresna batzuen erabilera deskribatu eta gelako arauak azaldu.

IKT baliabide nagusiak: Smallblueprinter, Mydeco, Glogster...





Ataza: Galdera sorta bat egin, inkesta bat aurrera eraman eta emaitzen txostena egin.

IKT baliabide nagusiak: Google Forms, testu prozesatzaile bat (Word, Writer...)





Ataza: Hiru sare sozialari buruzko eskuliburuak ekoiztea: Facebook (ingelesez), Twitter (euskaraz) eta Tuenti (gaztelaniaz).

IKT baliabide nagusiak: Internet, azalpenak erakusteko tresnak (Power Point edo Impress), testu prozesatzaileak eta papera... (ikasleek erabakitzen dute).

            *************************


Ingelesez beste gai batzuk lantzeko sekuentzia gehiago orri honetan zerrendatzen dira.

2013/11/16

Ingelesaren gramatika eta ingelesezko irakurketa lantzeko baliabideak

Grammarman Comic web gunean ingelesa praktikatzeko zenbait baliabide aurki daitezke. Hona hemen adibide batzuk:

- Guess Who? 'Nor da nor' motako jarduera. Hamar deskribapen labur azaltzen dira eta bakoitzari dagokion argazkia identifikatu behar da.

- Ten Things. Hainbat gairi buruzko datuak eta ezaguera bitxiak.

- Comics. Ingelesaren gramatika lantzeko zenbait komiki labur. Irakurtzeaz gain, entzun daitezke. Bukaeran istorioarekin lotutako erronka bat (gramatikarekin lotuta) proposatzen da.



2013/11/06

Euskaraz irainak esateko jokua

Euskaljakintzak aukera ematen digu jokuen bidez euskara lantzeko. Hasteko, hemen duzue adibide bat:


Sartu hemen  eta beste  joku asko aurkituko dituzue.Gainera, aplikazioak gure jokuak sortzeko modua eskeintzen digu.

2013/11/04

Iritzi artikulua lantzeko sekuentzia didaktikoa

Honako sekuentzia honetan, Joseba Ibarra Bustinza irakasleak, iritzi artikulua idazteko proposamen bat luzatzen digu: Zahar eta gazte, iritziak iritzi...

2013/11/03

Marcos Cadenato Matíak egindako sekuentzia didaktikoak

2011/2012 ikasturtean Marcos Cadenato Matíak irakasleak  sekuentzia didaktikoak prestatzeko ikasketa baimena izan zuen. Guztira sei egin zituen. Aurreko sarrera batean RADIO NINI izenekoa aurkeztu dizuegu.




Hemen, bere hitzak erabiliz, laburtzen dizkizuegu gainontzeko bostak: 

Teleborian:  "realizaréis un debate sobre un tema concreto que se grabará en vídeo para realizar un programa de televisión que se emitirá en el centro". 

Te doy una canción "La tarea final que te proponemos y que irás aprendiendo a hacer a partir de las actividades que te sugerimos en esta secuencia, será, realizar un vídeo musical de forma individual en donde tendrás que elegir un tema musical de tu elección y transformarlo en un vídeo en donde la imagen y la palabra se fundan y encuentren un significado absoluto y total ".

Nos damos señales de vida: "La tarea final que te proponemos ... ,será , elaborar en pequeños grupos de trabajo un decálogo con las principales normas de comportamiento y funcionamiento en el aula y en centro escolar".  

Publiciudad: "aprenderemos a enfrentarnos a la publicidad con un espíritu crítico, con sensibilidad estética, pero con inteligenciaPara ello nos convertiremos en creativos publicitarios y diseñaremos un cartel, una cuña para la radio del centro y un spot para la televisión local".

Papá, cuéntame otra vez: "Esta secuencia didáctica pretende conseguir que los alumnos sean capaces de escribir un pequeño texto narrativo (relato corto)"

2013/11/01

Amaia Mancera Santamaríak egindako sek. didatikoa: "Biztanleriaren ikerketa"




  • Badakizu zenbat milioi biztanle dagoen munduan?
  • Badakizu zenbat pertsona jaiotzen diren egunean?; eta zenbat hiltzen?
  • Badakizu zenbat milioi biztanle zegoen munduan 100. urtean?, eta 1000.ean?, eta 1800.ean?, eta 1950.ean?, eta 2000.ean?
  • Badakizu zenbat ur kontsumitzen dugun egunean?; eta zenbat pertsonek ezin duten edateko urik lortu?

Horren guztiaren gainean lan egiten da sekuentzia didaktiko honetan. Eta horrelako datuekin lan egiteko modurik errezena grafikoki errepesentatzea da. Hori nola egin ikasiko dute.

Azkenik, Euskadiko biztanleriari buruzko lan bat egin beharko dute.