Orriak

2013/10/31

Irakasleek prestatutako baliabide berriak



Argitara eman dira eta eskuragarri daude zenbait irakaslek, 2012/13ko ikasketa baimena deialdiaren bitartez, sortutako HBI Hezteko Baliabide Ireki ugari:

Arte Erromanikoa - Biztanleriaren ikerketa - Burdinolak - Historiaurrea I: Paleolitoa, Historiaurrea II: Neolitoa - Metal Aroa eta Lurraren adierazpen grafikoa,  AMAIA MANCERA SANTAMARIA irakasleak sortuak.

Antzinako Erroma, Antigua Roma, Ancient Rome - Antzinako Grezia, Antigua Grecia, Ancient Greece - Aro Modernoa, La Edad Moderna, Early Modern Europe - Egiptoko Zibilizazioa, Civilización Egipcia, Egyptian Civilization - Europa Feudala (IX. eta XI. mendeen artean), Europa Feudal (Siglos IX-XI), Feudal Europe (9th - 11th centuries) - Historiaurrea, La Prehistoria, The Prehistoric Era,  LOURDES RODRÍGUEZ FERNÁNDEZ irakasleak sortuak.

Giza Migrazioak I: Etxekoak kanpora, kanpokoak etxera - Giza Migrazioak II: Gure familian - Giza Migrazioak II: Said-en bidaia - Harremanen komikia -Harremanen Sarean -Zahar eta gazte, iritziak iritzi ,  JOSEBA IBARRA BUSTINZA irakasleak sortuak. 

Gorputz Heziketa arloko 10 Webquest,  IKER BILBAO GOIKOETXEA irakasleak sortuak.

Our natural park is a treasure! - Theft at the museum - Are Men and Women equal? - Wikipedia, the free encyclopedia - Social Networking / Redes Sociales / Sare Sozialak , CRISTINA SIERRA ETXENAGUSIA irakasleak sortuak.

Ikasgelako Bloga: Blogger, Audacity, Movie Maker, Photo Scape, VideoPad eta Scribus aplikazioen eskuliburuak, GOIO RAMOS VILLANUEVA irakasleak eginak.

Hauek guztiak ikusteko edota eskuratzeko sartu hemen .

2013/10/30

Historiako aro bateko egunkari digitala

Beste mintegikide batzuek, Historiako aro bateko egunkari digitala egitea erabaki dute.

Hona hemen horrelako lan baten adibide polit bat

La Avanzadilla-periódico de época del XIX from Pepa Botella

Egunkari bat egiteko programa ezberdinak erabili daitezke. Ikasleen ordenagailuetan instalatuta dituzuenetatik batzuek publisher , beste batzuek word 2010 eta beste batzuek scribus erabiltzen dute.
Hemen word 2010 erabiltzeko tutorial labur bat jaso dugu:

2013/10/29

RADIO NINI: irrati programa bat egiteko sekuentzia didaktikoa

Gure mintegiko irakasle batzuek ikasturte honetan irratia landuko dute. Horretarako sekuentzia didaktiko ezberdinak daude, oraingo honetan Marcos Cadenato Matía irakasleak prestatutakoa aurkeztu nahi dizuegu: RADIO NINI 




Ahozko hizkuntza lantzeko IKTko bailabideak

Beste gauza interesgarri batzuen artean hemen dituzue irratia lantzeko baliabide egokiak






2013/10/09

Gaztelaniazko irakurgai zerrendak

Bigarren Hezkuntzako irakasle gehienek ikasleei eskatzen diete liburu bat edo gehiago irakurtzeko arrazoi desberdinengatik: irakurzaletasuna sustatzeko, hizkuntza edota literaturaren zenbait eduki sakontasun handiagoz lantzeko... Hona hemen irakasle batzuren iradokizunak:

                       - Lecturas en clase (2012/13)
                       - Algunas lecturas y varios acertijos
                       - Lecturas para empezar el curso

   

2013/10/08

Gaztelania eta literatura lantzeko zenbait proiektu

El periódico medieval proiektuan Erdi Aroko literatura ikasteko, ikasleek egunkari bat sortzen dute. Bertako albiste, elkarrizketa, erreportaje eta iragarkietan Erdi Aroko gaztelaniazko literaturaren idazleak eta idazlanak kontuan hartzen dira.

Erabil daitezkeen IKT tresnak: testu prozesatzailea, irudi ediziorako programak, Interneten argitaratzeko tresnak (Issuu, Calameo...)

Proiektu hau egin duen irakasleak beste zenbait jarduera aurkezten ditu bere blogean. Agian osagarriak izan litezke proiektu zabalago bat egiteko.

Romances de ciego. IKT: testu prozesatzailea, irudi ediziorako programak, Interneten argitaratzeko tresnak (Issuu, Calameo...)

Monólogos áureos. IKT: Audacity, Interneten argitaratzeko zerbitzuak...



Poesía eres tú proiektuan ikastetxe desberdinetako ikasleek 'bideopoemario' bat osatzen dute. Ikasleei honako hau eskatzen zaie:

El trabajo del alumnado consiste en: 
-Seleccionar un poema favorito.
-Preparar su lectura / declamación atendiendo a la entonación, ritmo y comprensión del poema.
-Seleccionar un fragmento favorito del poema y justificar por qué se ha seleccionado.
-Preparar una breve exposición sobre el significado del poema (los sentimientos que despierta, los valores que transmite, etc.)
-Preparar una breve presentación biográfica del autor del poema.


Beste aukera batzuk:

2013/10/07

Diver TIC TAC English eta HTB zenbait unitate

Diver TIC TAC English hiru ikastetxeren arteko proiektua da. Hiru ikastetxetako irakasleek zenbait jarduera komun adostu zituzten: ikasle bakoitzak bere 'koaderno birtual' bat izan zuen Wix webgune batean azalduta, bideoklipak: abestiak, errezetak, idatzizko lanak... Ikastetxe bakoitzeko ikasleek beste eskoletan egindakoa irakurri zuten dute.

2013/10/06

Hamaika Haizetara


Hamaika Haizetara proiektuan ikasleek haien hiria lantzen dute arlo desberdinetan.

HIZKUNTZAK:

Euskaraz edota gaztelaniaz egiteko proposamena:

"...zuekin batera prestatuko dugu literatur ibilbidetxo bat herriko kaleetan zehar Google Maps erabiliz. Kale-ibilbide horretan, kale izendegian dauden literaturari buruzko erreferentziak hartuko dituzue kontuan. Google Maps aplikazioan markatu eta informazioa testuekin eta irudiekin....osatuko duzue." 
Ingelesez:

"This is what we are going to do: 
                - write an invitation and audio or video record it
                - write directions to get to your favourite place
                - describe that place and show it with your video or mobile phone
                - plan the perfect eveningi
                - insert all the audios, videos, music, pictures and texts in an interactive online poster.

GIZARTE ZIENTZIAK:
"Kanpoko pertsona bati zuen herria erakutsi nahi diozuenean garrantzizkoa da herriaren historiari buruzko informazio ematea. Hau da, zuen herria nola eta noiz sortu zen azaltzea eta nola bilakatu zen urte edo mendeetan zehar erakustea. Horretarako, ezagutzen duzuen tresna bat erabiliko dugu: denbora-lerroa. Eta guztion eskura, une guztietan egoteko, online aplikazio bat erabiliko dugu. Bertan, testu, irudi, eta bideoak txerta ditzakezue."