Orriak

2013/11/17

Ikasketa litzentziak: ingeles arloko zenbait unitate

Hona hemen Cristina Sierra irakasleak sortutako zenbait unitate didaktiko.



Ataza: Museo Britaniarreko zenbait objektu deskribatu eta besteen deskribapenak irakurri.

IKT baliabide nagusiak: Dipity, WallWisher




Ataza: Parke batean egiteko ibilbidea aukeratu eta bertan ikus daitezkeen zuhaitzak eta beste zenbait gauza kokatu Google mapa batean.

IKT baliabide nagusiak: Google Maps, argazkiak ateratzeko tresna...





Ataza: Teknologia gelako planoa egin, tresna batzuen erabilera deskribatu eta gelako arauak azaldu.

IKT baliabide nagusiak: Smallblueprinter, Mydeco, Glogster...





Ataza: Galdera sorta bat egin, inkesta bat aurrera eraman eta emaitzen txostena egin.

IKT baliabide nagusiak: Google Forms, testu prozesatzaile bat (Word, Writer...)





Ataza: Hiru sare sozialari buruzko eskuliburuak ekoiztea: Facebook (ingelesez), Twitter (euskaraz) eta Tuenti (gaztelaniaz).

IKT baliabide nagusiak: Internet, azalpenak erakusteko tresnak (Power Point edo Impress), testu prozesatzaileak eta papera... (ikasleek erabakitzen dute).

            *************************


Ingelesez beste gai batzuk lantzeko sekuentzia gehiago orri honetan zerrendatzen dira.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina