Orriak

2014/01/10

Wiki baten bidez egindako eTwinning proiektua

"Holidays here, holidays there. We love holidays" eTwinning proiektuan bi ikastetxetako ikasleek, taldetan banatuta, haien herrialdetan ospatzen diren jai batzuei buruz idazten dute.

Lana aurrera eramateko, wiki bat erabili dute. Lan talde bakoitzari (bi ikastetxeetako ikasleek osatuta) wikiaren orrialde bat dagokio.


Eta ospakizunekin jarraituz, hona hemen baliabide batzuk San Valentin egunarekin lotuta:

2014/01/09

Ingelesaren zenbait hizkuntza aspektu lantzeko aurkezpenak

Web gune honetan hiztegia, gramatika eta hizkuntza trebetasunak lantzeko hainbat aurkezpen ikus daitezke. Fitxatgiak deskarfatzeko, Slideshare zerbitzuan izena eman behar da.

Adibide bat:


2014/01/08

Bideoklipak: "Cups (When I'm Gone)"

Atzerriko hizkuntza batean abestiak ikastea eta kantatzea hiztegia buruz ikasteko eta ahoskera hobetzeko ariketa ona da.

Joan den urtean hainbat eskolatan "When I'm Gone" abestiaren bideoklipak egin ziren.

Hona hemen adibide pare bat:



Lotura batzuk:

Anna Kendrick-en bertsioa:

2014/01/07

Berri laburrak idazteko tresna bat

Fodey web guneak edozen testu laburrari egunkari-zati baten itxura ematen dio eta irudi bezala gordetzeko aukera ematen du.

Ingeleseko gelan benetazko albisteak laburtzeko edo fantasiazkoak asmatzeko erabil daiteke. Ikasleek honako datu hauek sartu beharko dituzte:

  1. Egunkariaren izena.
  2. Berriaren izenburua.
  3. Data.
  4. Berriaren testua.

Bukatzen dutenean, programak irudi bat sortzen du. Irudi horiek blog edo webgune batean erakutsi edo paperean inprima daitezke.

2014/01/06

Online egunkari bat argitaratzeko zenbait baliabide

Argitaratzeko plataformak:


Wix web guneak Flash nahiz HTML5 formatoetan egindako orriak sortzeko aukera ematen du. Adibide honetan informazioa nola antola litekeen ikusten da.




Beste zenbait web editore erabil daitezke xede berberarekin, adibidez, Weebly.

Bi ikastetxetan egindako adibideak:

Beste baliabide batzuk


2013/12/15

2013/12/13

Educaplay: online ariketak sortzeko tresna

Sarrera honetan abenduaren 16ko saioan landuko den Educaplay programan aritzeko zenbait azalpen, adibide eta tutorial bat aurki ditzakezue. Beste sarrera honetan, berriz, landuko dugun beste tresna batzuen aurkezpena ikus dezakezue: ExamTime

Educaplay web gunean irakasleek online ariketak sor ditzakete. Ekoiztutako jarduerak Interneten biltzen dira eta edozeinek erabil ditzake.

Jarduera motak




Adibideak
Bideo-tutorial bat: